Posta elektronikoa
CNC DOITASUN-ROBOTA
Robot disruptibo bat, fabrikaziorako aukera berriak irekitzen dituena
Beste soluzio robotiko batzuekin alderatuta, 3 aldiz doitasun handiagoa eta 10 aldiz zurruntasun dinamiko handiagoa eskaintzen du, merkatuaren eskaera zorrotzenak betez eta aplikazio bakoitzean errendimendu optimoa bermatuz.
Errepikagarritasunari eta zehaztasunari dagokienez, prestazioen hirukoitza eskaintzeaz gain, hiru aldiz zehaztasun handiagoarekin ibilbideak jarraitzeko duen gaitasunak doitasun eta dinamika handia duten eragiketetarako aukera perfektua bihurtzen du.
dBOT gamak makina-erreminta baten doitasuna, zurruntasuna eta egonkortasuna sei ardatzeko robot baten arintasunarekin eta malgutasunarekin konbinatzen ditu, eta ekoizpen-modu berriak eskaintzen ditu funtsezko sektoreetarako, hala nola aeronautika, automozioa eta energia.
Programatzeko erraztasunari esker, dBOT robotek mekanizazio-eragiketetatik hasi eta muntaketa-lanak zein 3D inprimaketak ere egiteko gai dira, bai altzairuzko piezetan eta baita material konposatuetan. Hori dela eta, dBOT robotak malgutasunagatik eta aplikazio industrialen maila zabal batera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dira.
Biderkatu zure irismena
Diseinu modularrari eta dimentsio pertsonalizagarriei esker, aplikazio bakoitzaren eskakizun espezifikoetara egokitzen da. Handitu zure robotaren irismena zehaztasuna sakrifikatu gabe, mugimendu errepikagarriak ahalbidetuz.
Bigarren mailako enkoderra
Ultra bereizmeneko enkoderek robota ahalik eta doitasun handienaz mugitzea ahalbidetzen dute, prozesuaren zehaztasuna zein fidagarritasuna nabarmen hobetuz.
Zero lasaiera
Eragingailu bikoitz aurretenkatu eta uhalik gabeko konfigurazio batek, erabateko lasaierarik eza bermatzen du, ibilbidea baldintzarik zorrotzenetan ere mantenduz, norabide-aldaketak barne.
Garapen propioko engranajeak
Garapen propioko engranajeak maiztasun handiagoak dituzte. Honek, sistemak kanpo-bibrazioekiko eta indarrekiko sentikortasunik ez izatea bermatzen du, eta aldi berean, zurruntasun dinamikoa nabarmen hobetzen du.
Burdin urtuzko egitura
Elementu finituen analisiaren bidez optimizatutako egitura burdin urtuz osorik fabrikatuta dago eta horrek erresistentzia handia eta deformazio txikia bermatzen ditu, baldintzarik zorrotzenak jasateko gai izanik
Dinamika eta kontroleko sistema espezifikoak garatu ditugu, dBOTari robot batean inoiz ikusi gabeko gaitasunak emanez, hamar aldiz bibrazio gutxiagorekin eta % 20 ziklo laburragoekin.
| dBOT S1 | dBOT S2 | dBOT S7 | ||
|---|---|---|---|---|
| Karga erabilgarria | kg | 80-125 | 200-220 | 400-520-700 |
| Irismena | mm | 2600-2185 | 2900-2600 | 3600-3315-3050 |
| Ardatz kopurua | - | 6 | 6 | 6 |
| Bigarren mailako enkoderra | - | 6 ardatzetan | Optikoa | 6 ardatzetan | Optikoa | 6 ardatzetan | Optikoa |
| Kontrol-sistema | - | SIEMENS SINUMERIK ONE | SIEMENS SINUMERIK ONE | SIEMENS SINUMERIK ONE |
| IP babesa | - | IP65 | IP67 | IP65 | IP67 | IP65 | IP67 |
| dBOT S1 | dBOT S2 | dBOT S7 | ||
|---|---|---|---|---|
| Karga erabilgarria | lb | 176.37-275.57 | 440.92-485.01 | 881.84-1146.40-1543.24 |
| Irismena | in | 102.30-86 | 114.17-102.36 | 141.73-130.51-120.07 |
| Ardatz kopurua | - | 6 | 6 | 6 |
| Bigarren mailako enkoderra | - | 6 ardatzetan | Optikoa | 6 ardatzetan | Optikoa | 6 ardatzetan | Optikoa |
| Kontrol-sistema | - | SIEMENS SINUMERIK ONE | SIEMENS SINUMERIK ONE | SIEMENS SINUMERIK ONE |
| IP babesa | - | IP65 | IP67 | IP65 | IP67 | IP65 | IP67 |
Robotaren irismena handitu
dTRACK-arekin
5 aldiz zurrunagoa, track standard batekin alderatuz
Holgurarik gabe
Modularra, zure beharretara egokitu daiteke