Posta elektronikoa
Merkatuaren ezegonkortasunak bezeroen interesa areagotu du soluzio malguetan
Aldakortasuna eta malgutasuna dira gure bezeroen kezken artean gehien agertzen diren bi ezaugarriak. Doitasuna ia ziurtzat jotzen da. Hein handi batean, merkatuaren ezegonkortasunaren ondorioz gertatzen da.
Etengabe egokitzeko agertoki horrek areagotu egin du bezeroen interesa artezketa eta torneaketa gogorreko soluzio malguetan, etorkizuneko aldaketei aurre egin ahal izateko.
Danobatean hamarkadak daramatzagu oso malguak diren makinak garatzen: diseinu modularra, softwarea, mekanizazio gaitasun moldakorrak, automatizazio sistemekin integratzea, erreferentzia azkar aldatzeko gaitasuna...
Adibide batzuk emango dizkizuegu, nola islatzen den malgutasunaren kontzeptua gure zentrorik gabeko artezteko makinetan, bertikaletan, barrualdeak eta kanpoaldeak artezteko makinetan.
Estarta - Artezteko makina zentrorik gabe (gehiago irakurri)
- Artezteko harriaren burua automatikoki irekitzea
- OptiDress: diamantatze ez-produktiboko denbora % 70eraino murriztea
- Konoaren doikuntza automatikoa
- Erregelaren altuera automatikoki erregulatzea
VG - Mahai mugikorreko artezteko makina bertikala (gehiago irakurri)
- Piezak makinatik kanpo lotzeko sistema, erreferentzia aldatzeko eta makina doitzeko denborak murriztuz
- C ardatza: lokailuak azkar aldatzeko sistemak
- Diamantatze-sistema pertsonalizatuak
- B ardatza: hainbat mekanizazio-teknologia erabil ditzake (artezketa, gogorrean torneatzea, fresatzea, mandrinatzea eta lotura bakarrean zulatzea)
IRD - Barnealdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko makina (gehiago irakurri)
- Lokailuak azkar aldatzeko sistemak
- Buru aukera zabala, arteztu beharreko piezen eskakizunen arabera
- B0 ardatzak aukera ematen du formak eta konoak dituzten piezak artezteko
- Barne hartzen du, halaber, X eta Z ardatzekin interpolatzeko aukera, ingeradak sortzeko.
- Harriaren eta piezaren auto-set-upa, erreferentzia aldaketa azkarrak egiteko
- Edozein eragiketa egiteko gai dena: barrukoak, kanpokoak, erradioak, formekin...
CG - Ekoizpen handiko artezteko makina trinkoa (gehiago irakurri)
- Auto set-up harri berri bat diamantatzeko
- Harriak aldatzeko ziklo automatikoa
- Z eta X ardatzaren erreferentzia-blokea
- In-process neurketa-sistemen aukera zabala, set-up egin beharrik gabe
- Kontrapuntuaren kaina, 80 eta 170 mm bitarteko kurtsoarekin