Posta elektronikoa
Danobatgroupeko informazioaren segurtasun politika
Danobatgroupen konpromisoa informazioaren segurtasunarekin
Danobatgroupen, informazioaren segurtasuna funtsezko alorra da gure jarduerak garatzeko eta gure bezeroen, langileen, hornitzaileen eta kolaboratzaileen konfiantzarako. Badakigu oso garrantzitsua dela datuak eta informazio-aktiboak gero eta digitalizatuago eta konektatuago dagoen ingurune batean babestea.
Gure Informazioaren Segurtasun Politikak, ISO/IEC 27001 bezalako nazioarteko estandarrekin lerrokatuta, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatzen dituen jarduera-esparru bat ezartzen du bere bizi-zikloaren fase guztietan: sorreratik eta biltegiratzetik, prozesatu, transmititu eta suntsitu arte.
Funtsezko printzipioak eta konpromisoak:
- Araudia betetzea: Datuak babesteari, jabetza intelektualari eta zerbitzu digitalei buruz estatuan zein Europan indarrean dagoen legeria eta araudi osoa betetzeko konpromisoa hartzen dugu.
- Arriskuen kudeaketa: Aldian behin analisiak eta ebaluazioak egiten ditugu, informazioaren segurtasunean eragina izan dezaketen arriskuak identifikatu eta kudeatzeko, eta intzidentzien aurrean prebentzio-, detekzio-, erantzun- eta berreskuratze-neurriak aplikatzen ditugu.
- Segurtasun-kultura: Gure langile eta laguntzaile guztien prestakuntza eta kontzientziazioa sustatzen dugu, informazioa behar bezala erabiltzea eta babestea bermatuko duen segurtasun-kultura bat sustatuz.
- Etengabeko hobekuntza: Gure segurtasun-politikak, -prozedurak eta -kontrolak erregulartasunez berrikusten eta eguneratzen ditugu, aldaketa teknologikoetara, erregulatzaileetara eta sektoreko jardunbide onenetara egokituz.
- Gardentasuna eta erantzukizuna: Danobatgroupeko Zuzendaritzak informazioaren segurtasunaren arloko ekimen guztiak gidatzen eta babesten ditu, horiek ezartzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez, eta segurtasunaren kudeaketan gardentasuna sustatuz.
Gure politikaren irismena:
Politika hori Danobatgroupeko langile guztiei aplikatzen zaie, baita gure informazio aktiboetara sarbidea duten kontratistei eta hirugarrenei ere. Gure zerbitzuak emateko erabiltzen ditugun sistema, instalazio, baliabide eta prozesu guztiak biltzen ditu, kudeatzen dugun informazioaren babes integrala bermatzeko.
Danobatgroupen parte den einean, Danobat ere informazioaren segurtasun politika honen mende dago, printzipio, konpromiso eta kontrol berberak jarduera eta eragiketa guztietan aplikatzen direla ziurtatuz.
Danobatgroupen, egunez egun lan egiten dugu ingurune segurua eta fidagarria eskaintzeko, informazioa gure erakundearen jarraipenerako eta arrakastarako aktibo estrategiko eta funtsezko gisa babestuz.
Gure Informazioaren Segurtasun politikari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.